Latina, sarrera teoriko labur bat.

1.- Latina hizkuntza indoeuroparra:

- Latina hizkuntza indoeuroparra da. Indoeuroparra hizkuntza hipotetikoa da, egun ez dakigu zehazki nolakoa zen. Gaur egun Europa eta Asiako hizkuntzetan hitzik arruntenak (aita, lur, zaldi, ogi, jainko…) hartuz, historian zehar gutxien aldatzen direnak baitira. Hitzok nolakoak diren ikusita, eta euren arteko konparaketa eginda, ondoriozta daiteke nolakoak izanen ziren orain milurte batzuk, gutxi gora behera. Indoeuroparraren jatorria Indian dago eta Europa gehienera hedatu omen zen. Euskara hizkuntza zaharragoa da. Aurreindoeuroparra, eta uharte linguistiko bat osatzen du.

2.- Latina sorrera eta garapena:

- Penintsula Italikoan sortutako hizkuntza da Latina. Vetus Latium (‘lautada zaharra’) zonaldetik jaso zuen hizkuntzak latin izena. Bertan denborarekin hiri batek eskuratuko zuen nagusitasuna: Erromak.
- Erromatarren hizkuntza Italia osoan gailendu zen, beste hizkuntzen kaltetan.
- Latinak ordungo hizkuntzarik kultuenetik hitz asko hartu zituen maileguan: Grezieratik.
- Erromatar Errepublikak (K.a. II) eta ondorengo Erromatar Inperioak (K.o. I) Meditarraneo inguru guztietan sakabanatu zuen bere hizkuntza.

3.- Latina, Erromatar Inperioaren hizkuntza:

- Latina Erromatar Inperioaren hizkuntza ofiziala izan. Funtzionario, soldadu, eta pertsona kultuek jakin eta erabiltzen zutena.
- Honek ez du esan nahi inperioko biztanleak elebakarrak zirenik. Biztanle kultu askok tokian tokiko hizkuntza eta latina ibiltzen zituzten: greziera eta latina, zelta eta latina, euskara eta latina…
- Jende asko zegoen hizkuntza bakarra zekiena, baina nekazal eremuetan, kostatik eta hirietatik urrun, latin eskasa zekitenak.
- Inperioan bada gainera ospe handiko beste hizkuntza bat: Greziera, zeinetik latinak hitz asko, kultuak eta herrikoiak hartuko dituen.
- Grezierak gora eta Latinak behera egin zuten, V mendetik aurrera, inperioa bitan banatzean: Mendebaldeko Erromatar Inperioa (Erroma, Latina) eta Ekialdeko Erromatar Inperioa (Konstantinopla, Greziera).

4.- Latinaren zatiketa: hizkuntza erromantzeak.

- Latinaren hedadura zela, latina zatikatzen joan zen, alegia dialektotan banatzen joan zen. Honi beste fenomeno bat gehitu behar zaio, aurretik tokian tokiko hizkuntzaren eragina. Adibidez hemen: euskara.
-  IX mendean, dialektotik dialektora desberdintasun handia egoten hasten da. Une horretan hizkuntza erromantzeak sortu direla esan dezakegu.
- Hizkuntza erromantzeak: Galegoa, Portugalera, Asturianu, Gaztelera, Katalana, Frantsesa, Italiera (noski) Errumaniera…
- Euskarak 5.000 urtetik gora daramatza Iberiar Penintsulan eta bere jatorria misterio bat da. Hor ibai, hizkuntza honek latinetik mailegu asko hartu ditu, bere hiztegiaren %60. (renovarse o morir).
- Latina ez da sekula galdu, XVIII mendera arte filosofia eta zientziaren hizkuntza izan baita. Garaiaren arabera, latinak izen desberdina jaso izan du.
- Eliza Katolikoaren hizkuntza ofiziala izaten jarraitu du 1966ra arte. Eta oraindik ere hainbat ekitaldietan erabiltzen jarraitzen da.
- Egungo hizkuntza erromantzeen osasun-mailari begiratuta (gaztelera, portugalera, frantsesa…) argi dago, milioika hiztun dituela ‘Latinak’.

5.- Alfabeto latinoa: Alfabeto ala abcedario?

- Latinaren alfabetoa grezierakotik dator eta K.a. VII mendean sortu zen Italiako hegoaldean.
- Alfabeto hitza grezierazko lehen bi hizkien, horrexegatik akaso hobe litzateke ‘abecedario’ izena.
- 23 hizki ditu alfabetoak: A B C D E F G H I K L M N O P Q R S T V X Y Z
- V eta U letra berbera ziren.
- Y grekoa, beranduago sartu zen, grezieraren eraginez noski, ypsilon letra da berez. Eta K eta Zrekin batera gutxi erabiltzen dira.
- J letra Erdi Aroaren hasieran hasi zen erabiltzen. Latinez I latinoa erabiltzen da batez ere.
- Hilarri, harlauzatan, miliariotan, arkitekturan… letra larriz idazten zuten erromatarrek: maiuskulekin. Letra txikia edo minuskula ez zen oso berandu arte erabili (K.o.III mendera arte).
- Latinez Ha aspiratu egiten zen, ingeleraren kasuan edo Iparraldeko euskaratan bezala.

6.- Bi latin desberdin: kultua eta kalekoa:

Latin arrunta (Latín Vulgar, Sermo vulgaris).

- Ikasiko dugun latina, latin kultua izanen da. Julio Cesarrek, Ciceronek, Salustio, Horazio, Tito Livio… bezalako idazleek euren testutan erabili zutena. Latin mota honek Erretorikaren arauak eta formak errespetatzen zituena. Diskurtsoak, dokumentuak, literatura… latin horretan egiten ziren. Erdi Aroan idazleek, idazkariek, funtzionariek, apaizek eta pertsona kultuek latin kultuan idazten jarraituko dute.
- Baina kalean ez zen latin hori egiten. Autore horiek denek bizitza pribatuan beste latin bat herrikoia edo arrunta egiten zuten.
- Ikasgai honetan ikasiko dugun latina ez da kalekoa izanen, vulgoak egiten duena. Politikariek Senatuan edo idazleek literaturan erabiliko dutena baizik.
- Erdi Aroan zehar Europa osoko ‘latin vulgar’ horiek dialekto bihurtzen joanen dira.
- Hizkuntza erromantzeak latin arruntetik datoz, ez kultutik.

7.- Latinaren bi ahoskera.

Egun bi ahoskera desberdintzen ditugu:
- Klasikoa.
- Erdi Arokoa. Italierarekin antza gehiago duena. Honatx latinaren ahoskeraren eredu on bat. Italiako eskola batean emandako latinezko klasea da. Egin klik hemen.

8.- Latina: bizirik dirauen hizkuntza hila.

- Hizkuntza hila (lenguas muertas) kontsideratzen da Latina.
- Halere, kontutan izanda, egun hizkuntza erromantzeek duten hedadura eta osasun maila ikusita, Latinak garapen ederra izan duela esan dezakegu.
- Latina erabiltzen jarraitzen dugu: izen zientifikoak, zuzenbide dermiologia, erlijioan, filosofian, esamolde kultuetan... edota egunero erabiltzen ditugun kultismoetan latinak bizirik dirau.
- Egun latina Vatikano hiriko hizkuntza ofiziala da, italierarekin batera.
- Wikipediak latinezko bertsiorik badu: VICIPÆDIA LATINA.

9.- Latina: hizkuntza sintetikoa, deklinabidea duena, Euskara bezala.

Hizkuntza pospozionala da Latina, alegia, hitzaren atzealdean txertatu egiten da informazioa: pertsona, zenbakia, kasua... Euskara bezala, eta honenbestez deklinatu egiten da:

Euskaraz:          aita, aitaren
Latinez:             pater, patris
Gazteleraz:        padre, del padre

Euskaraz:          zakur           Nik zakurra ikusten dut

Latinez:             canis            Ego video canem

Gazteleraz:        perro           Yo veo un perro


Euskaraz:          tenplu          Tenpluko ateak handiak dira.

Latinez:             templum      Portae templi magnae sunt.

Gazteleraz:        templo         Las puertas del templo son grandes

Gaztelera, aldiz, preposizionala da, ikusi den bezala hizkuntza erromantze guztiak bezala.