2018-09-12

Hizkuntza Indoeuroparrak gaur egun.

Begira zer zabaltze izan duten hizkuntza indoeuroparrek. Honen atzean XVI mendeaz geroztik, eta batez ere XVIII eta XIX eman zen kolonialismoa dugu (Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa, Portugesa...)

1 comentario:

  1. Kaixo Martxelo,
    Zuk idatzitako "Latina, sarrera teoriko labur bat." atala irakurri dut eta oso ondo azalduta dagoela iruditu zait. Soilik apunte txiki bat, euskerazko hitzen %60 latinetik datorrela esatea astakeri bat dela iruditzen zait. Egia da hori dela erakutsi digutena baina nire ustez herri menperatu bezala helburu batekin. Alegia, gure hizkuntza gutxiesteko eta hizkuntza nagusiekiko menpekotasunean bizitzeko helburuarekin. Laburki azaltzen saiatuko naiz: Latina heldu aurretik Europan zehar hizkuntza aurreindoeuropearrak egon ziren, toponimiaren arrastoei so eginez badirudi euskeraren hedadura askoz ere zabalagoa zela, izan ere, gaur egun Europako ,ibar,mendi, erreka eta herri askok erro euskalduna daukate (Elexpururen "Euskararen aztarnak Sardinian" liburua irakurtzea gomendatzen dizut). Euskeraren hedadura guk uste duguna baino askoz ere zabalagoa zen eta hizkuntza Indoeuroparrek jan egin dute euskera irla baten utziz. Horrez gain inskribuak daude, Kreta zein Britania Handiko,zein Iberoen inskribuak euskeraz deszifra daitezke. Gure hizkuntzak Latinak baino urte gehiago baditu zergatik euskerak Latinetik hartu du eta ez alderantziz? zanahoria (zai-horia)zaizuria daukagun bezela, txabola (etxe-ola), escoba ( Bizkaian eskubarie rastrilloa da, esku erroa dauka), gaztelaniazko bara (euskerazko "ara" erroa dauka eta gurean limakoa esan nahi du, gaztelaniazko bara=makilak itxura bera dauka), espiritu (iz erroak besteak beste argia esan nahi du, izpia, izpilu, iztantza...) eta horrela zerrenda luze bat egin diezazuket. Josu Naberanen "Hitzen koba" liburuan euskerak latinetik hartutako %60 hori gezurra dela argi eta garbi ikusi ahalko duzu. Euskera diotena baino indartsuagoa izan zen eta hizkuntza erromantzeetan diotena baino influentzia handiagoa izan zuen, oro har, gaztelanian. Hala ere oztopo guztien gainetik jarrai dezagun euskeraz egiten eta harrotasunez eramaten, saia gaitezen menpekotasun konplexuak alboratzen eta gezurrei aurre egiten, era horretan gure hizkuntzak bizirik jarraituko du.

    ResponderEliminar