2014-09-10

SALVETE ALVMNI ALVMNEQVE!

AVE, CARISSIMI LINGVÆ LATINÆ ALVMNI ALVMNÆQVE!
Kaixo, latineko ikasle preziatuok!

ECCE LINGVÆ LATINÆ BLOGS!
Honatx Latineko bloga!

CVRSVS MMXIV - MMXV
2014 - 2015 ikasturtea

Ongi etorri Latin eta Kultura Klasikoa ikasgaiaren blogera. Bertan ikasturtean zehar emanen dugunaren berri zehatza izanen duzue. Beraz hemendik aurrera hau guztia kontsultagarri izan dezazun ez ahantzi blog-a zure 'faboritoetan' gehitzen.

Orain 3 urte ekin genion blogari eta esperientzia aberasgarri samarra izan zelakoan gaude. Ikasturte bukaeran 2000 bisitatik goiti izan zituen blogak. Ez dirudi asko, baina kontuan har ezazue klase bakarrak (4.Ckoek baino ez) izan zuela latina ikasgai, eta presente izan iaz geldirik egon dela bloga. Horrek esan nahi du... Ikasle bakoitza 80 bat bider sartu omen zen bataz beste, ikasturtean zehar.

Honenbestez, aurten ere lagungarri izanen dugulakoan, zorte on eta ongi etorri 4. DBHra.

ALEA JACTA EST!

MARCELLVS, LINGVÆ LATINÆ MAGISTER.